Published March 14, 2016

euskal BASERRIA

Eta orain, zer?

Oro har, euskal jendartea hiritartu egin da XX. mendearen azken erditik hona. Azkenaldian, maiz entzuten dira baserria biziberritzearen aldeko ahotsak. Baina, nola elkartu modernoak izatearen eta baserria biziberritzearen ideia? Asko dira oinordekorik gabe desagertzera doazen baserriak; baina badira alternatibak sortzeari ekin dioten herritarrak ere. Egungo egoera aztertu, eta etorkizunak zer dakarren azaltzen ahalegintzea da gure asmoa.
Uxue Arakama, Haizea Azpilikueta, Irati Vergara, Leire Zarate eta Ane Zuazubiskar.